XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Horregatik desentxufatu zuten, berak ez zuen hil nahi, ez zuen errurik!.

- Nik ez dut horrelakorik esan, mesedez, lasai zaitez.

- Barka esan zuen malkoak lehortuz, baina hain gaizki pasa zuen....

- Eta Martxoan zertarako elkartu zineten? - Ez ginen elkartu, kalean aurkitu baizik.

- Eta zer esan zizun? - Bere arazoak kondatu zizkidan.

- Jokoarena? Buruaz baieztatu zuen.

- Nola dakizu? - Zuk ordaindu al zenizkion zorrak?.

- Berak dirua behar zuela esan zidan... - Eta zuk eman al zenion?.

Presionatzen saiatu nintzen, hura jakitea beharrezkoa zitzaidan, Lizek dirua utzi bazion, Stewart jaunak egia esan zidan eta jadanik kasino-zuzendaria ez zen susmagarria izango.

- Etsituta zegoen eta nik mesede bat zor nion, gaztetan besterik gabe utzi egin nuen eta berak ez zidan inoiz hura aurpegira bota... lagun handiak ginen....

- Eta dirua eman zenion.

- Bai esan zuen azkenik jokoa utziz gero emango niola esatean, berak zin egin zidan inoiz gehiago ez zuela dirurik jokatuko.

- Eta horretarako elkartu al zineten Apirilean? - Hala da.

Bere etxe ondoko kafetegi batean...- dudatan egon zen une batez.

Tira, elkartu egin ginen eta dirua eman nion.

- Eta zure senarrak ba al daki hori? - Ez, berak ez daki ezer.